Lege abisua

XEDEA

Lege-abisu honen bidez, ANA ETXEBERRIA (hemendik aurrera, WEBGUNEAREN JABEA) titular duen www.anaetxeberria.com webgunearen erabilera arautzen da.
WEBGUNEAREN JABEAREN webgunean nabigatzeak ERABILTZAILE bihurtzen zaitu, eta, beraz, horrek esan nahi du osorik eta erreserbarik gabe onartzen dituzula lege-abisu honetan publikatutako baldintza guztiak, kontuan izanik baldintzok aldatu egin ahal izango direla, WEBGUNEAREN JABEAK aurrez jakinarazpenik egin gabe. Baldintzen aldaketak argitaratu egingo dira, eta ahalik eta aurrerapen handienarekin emango da haien berri.
Hori dela eta, webgune honen bitartez eskainitako informazioa eta zerbitzuak jaso eta erabili nahi izanez gero, lege-abisu honen edukia arretaz irakurtzea gomendatzen da.
Horrez gainera, erabiltzaileak bere gain hartzen du webgune hau egoki erabiltzeko betebeharra, legeekin, fede onarekin, ordena publikoarekin, erabilera arruntarekin eta honako lege-abisu honekin bat, eta WEBGUNEAREN JABEAREN edo hirugarren aurrean erantzungo du obligazio hori ez betetzeak ekar ditzakeen kalte-galera ororen aurrean.
Debekatuta dago baimendutakoa ez besteko erabilera oro; kasu horretan, WEBGUNEAREN JABEAK sarbidea eta erabilera ukatu edo atzera bota ahal izango du edozein unetan.

IDENTIFIKAZIOA

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, hauek dira WEBGUNEAREN JABEAREN datuak:
Izen soziala: ANA ETXEBERRIA
IFK: 72477704N
Egoitza soziala: DONOSTIA – GIPUZKOA

HARTU-EMANAK

Gurekin harremanetan jartzeko, bitarteko hauek dituzu eskura:
H.el.: info@anaetxeberria.com
Erabiltzailearen eta WEBGUNEAREN ERABILTZAILEAREN arteko jakinarazpen eta komunikazio guztiak eraginkortzat jotzen dira, ondorio guztietarako, baldin eta adierazitako bitartekoen bitartez egiten badira.

SARBIDE ETA ERABILERA BALDINTZAK

Webgunerako eta haren bidez eskainitako zerbitzuetarako sarbidea librea eta doakoa da. Hala eta guztiz ere, WEBGUNEAREN JABEAK aukera du, webgunearen bidez eskainitako zerbitzu batzuk erabili ahal izateko, aurrez formulario bat betetzeko baldintza jartzeko.
Erabiltzaileak bermatzen du benetakoak direla eta eguneratuta daudela WEBGUNEAREN JABEARI jakinarazitako datu guztiak, eta hura izango da emandako datu faltsu edo zehaztugabeen erantzule bakarra.
Erabiltzaileak berariazko konpromisoa hartzen du WEBGUNEAREN JABEAK eskainitako eduki eta zerbitzuak egoki erabiltzeko eta, besteak beste, honako erabilera hauek ez egiteko:
Delituzko edukiak, indarkeriazkoak, pornografikoak, arrazistak, xenofoboak, iraingarriak, terrorismoaren apologia egiten duten edukiak eta, oro har, legearen eta ordena publikoaren aurkakoak zabaldu.
WEBGUNEAREN JABEAREN edo hirugarrenen dokumentu elektroniko, datu edo sistema fisiko eta logikoak aldatu, hondatu, eten edo horietan akatsak edo kalteak sor ditzaketen birus informatikoak sartu edo jarduerak egin; eta, halaber, beste erabiltzaile batzuei webgunerako eta eskainitako zerbitzuetarako sarbidea oztopatu, WEBGUNEAREN JABEAK bere zerbitzuak eskaintzeko erabiltzen dituen baliabide informatikoen kontsumo masiboaren bitartez.
Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko kontuetara edo WEBGUNEAREN JABEAREN edo hirugarrenen sistema informatikoen eremu mugatuetara sartzen saiatu, eta handik informazioa atera.
Jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak eta WEBGUNEAREN JABEAK edo hirugarrenek informazioaren konfidentzialtasunerako duten eskubidea urratu.
Beste erabiltzaile baten nortasuna ordezkatu.
Webguneko edukiak kopiatu, banatu, beste baten eskura jarri edo beste modu bateko komunikazio publiko bidez zabaldu edo aldatu, baldin eta titularrak baimena ematen ez badu dagozkion eskubideak erabiltzeko edo hori egitea legez onartua ez badago.
Datuak publizitatea egiteko helburuarekin bildu eta edozein motatako publizitatea eta komunikazioak bidali, saltzeko edo izaera komertzialeko beste helburu batzuetarako, baldin eta aurrez eskaerarik egiten ez bada edo hori egitea onartzen ez bada.
Webgunearen eduki guztiak (testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, teknologia, softwarea, diseinu grafikoa eta iturri-kodeak) WEBGUNEAREN JABEAREN jabetzakoak dira, eta, beraz, erabiltzaileak ez du horiek ustiatzeko inolako eskubiderik, webgunearen erabilerari hertsiki dagokionaz haratago.
Beraz, webgune honetara sartzen diren erabiltzaileek edukiak ikusi eta, behar izanez gero, kopia pribatu baimenduak egin ditzakete, baldin eta kopiatutako elementuok ez badizkiete lagatzen hirugarrenei, ez badira sarera konektatutako zerbitzarietan instalatzen edo ez badira beste modu batera ustiatzen.
Halaber, WEBGUNEAREN JABEAREN jabetzakoak dira webgunean agertzen diren marka, izen komertzial edo mota guztietako zeinu bereizgarriak, eta ez da ulertu behar horien erabilerak edo sarbideak erabiltzaileari horien gaineko eskubiderik ematen dionik.
Debekatuta dago edukien banaketa, aldaketa, lagapen edo komunikazio publiko oro eta ustiapen-eskubideen titularrak berariaz baimendu gabeko bestelako egintza oro.
Hiperesteka bat ezartzeak ez du esan nahi, inolaz ere, harremanik dagoenik WEBGUNEAREN JABEAREN eta hiperestekari dagokion webgunearen jabearen artean, ez eta WEBGUNEAREN JABEAK haren edukiak edo zerbitzuak onartzen eta ontzat ematen dituenik.
WEBGUNEAREN JABEAK ez du erantzukizunik erabiltzaile bakoitzak webgune honetan jasotako materialei emandako erabileraren aurrean, ez eta horietan oinarrituz egiten dituen jardueren aurrean ere.

BERMEEN ETA ERANTZUKIZUNAREN BAZTERKETA SARBIDEAN ETA ERABILERAN

Webgune honen edukia izaera orokorrekoa da, eta informazioa ematea bakarrik du helburu. Hala, ez da osoki bermatzen eduki guztietarako sarbidea, ez eta haien zehaztasuna, zuzentasuna, gaurkotasuna, egokitasuna edo helburu zehatz baterako izan dezaketen erabilera ere.
WEBGUNEAREN JABEAK baztertu egiten du, ordenamendu juridikoak onartzen duen neurrian, honako egoera hauek sor ditzakeen kalte-galera ororen gainerako erantzukizuna:
Webgunera sartzeko ezintasuna; edukien egiazkotasun, zehaztasun eta/edo gaurkotasun falta; edo webgunearen bidez transmititutako, zabaldutako, bildutako edo beste batzuen eskura jarritako edukietan akatsak egotea.
Edukietan birusak edo bestelako elementuak egotea, sistema informatikoetan, dokumentu elektronikoetan edo erabiltzaileen datuetan aldaketak eragin ditzaketenak.
Webgunearen erabilera desegokiaren ondorioz, legeak, fede ona, ordena publikoa, erabilera arrunta eta lege-abisu hau ez betetzea. Bereziki, eta adibide gisa, WEBGUNEAREN JABEAK ez du erantzungo jabetza intelektual edo industrialeko eskubidea, enpresa-sekreturako eskubidea, ohorerako eskubidea, intimitate pertsonal eta familiarrerako eta nork bere irudia izateko eskubidea eta leia desleialaren eta publizitate ez-zilegiaren arloko araudia urratzen dituzten hirugarrenen jardueren gainean.
Halaber, WEBGUNEAREN JABEAK baztertu egiten du webgune honetatik kanpo dagoen eta gure webmasterraren bitartez zuzenean kudeatzen ez den informazio ororen gaineko erantzukizuna. Webgune honetan agertzen diren estekek webgune honek eskainitako edukiak sakondu ditzaketen beste iturri batzuei buruzko informazioa ematea bakarrik dute helburu. WEBGUNEAREN JABEAK ez du bermatzen eta ez du erantzukizunik hartzen estekatutako webguneen funtzionamenduaren edo erabileraren gainean eta, halaber, ez du iradokitzen edo gomendatzen horiek bisitatzea; beraz, ez du jarduera horiek dituzten ondorioen gaineko erantzukizunik. WEBGUNEAREN JABEAK ez du hirugarrenek ezarritako hiperesteken gaineko erantzukizunik.

LEGEZ KONTRAKO JARDUEREN KASUAN APLIKATZEN DEN PROZEDURA

Erabiltzaile edo hirugarren batek uste badu webgunean jasotako web-orrietan edo haren bidez sarbidea duten web-orrietan jasotako edukiak legez kontra erabili direla eta/edo bestelako legezko kontrako jarduera batzuk egin direla adierazten duten egitateak edo inguruabarrak daudela, WEBGUNEAREN JABEARI jakinarazi beharko dio, behar bezala identifikatuta eta ustezko arau-hausteak zehaztuz.

ARGITALPENAK

Webgunearen bitartez eskainitako informazio administratiboak ez du ordezkatzen administrazio publikoetako aldizkari ofizialetan formalki publikatu beharreko lege, arau, plan, xedapen orokor eta egintzen legezko publizitatea. Hala, horiek dira, informazio horren benetakotasunari eta edukiari fede ematen dioten tresna bakarrak. Webgune honetan jasotako informazioa inolako lege-baliorik gabeko gida modura ulertu behar da.

LEGERIA APLIKAGARRIA

Hemen adierazitako baldintzak indarrean dagoen Espainiako legeriaren araberakoak dira.
Horretarako, gaztelania erabiliko da.